XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GOGORATUJesusen jarraitzaileok salbamena, Jesus bera alegia, esperimentatzen dugunean eta elkartean, Elizan, kideekin topo egiten dugunean Hura elkartegune delarik.
-
-
-
-
-
Eta, zergatik 7 sakramentu?.
Zazpi hori sinbolikoki ulertu behar da.
Bibliak, kristau tradizioak, giza ezagutzen zientziek, zazpi zenbakiaren sakontasun sinbolikoaz hitzegiten digute.
Zazpian oreka aurkitzen dute: - materia gauzatzen duten lau elementu nagusiak: lurra, ura, sua eta airea.
- absolutuaren, Hirutasunaren, jainkotasunaren hiru elementuak.
- batuketa (4+3) materia eta espirituaren oreka da,
Guztitasuna esan nahi du, beraz, osotasuna, betetasuna.
Jainkoa eta gizakiaren arteko topaketa sinbolizatzen du.
Hitz batean: Jesukristo, alfa eta omega, hasiera eta amaiera, Jainko eta gizon.
Zazpi sakramentuak Jainkoak giza bizitza osoari eta munduari komunikaturiko salbamenaren osotasuna dira.
Sakramentu bat ospatzen dugun aldiro, hots: Jainkoarekiko sakramentu interpertsonal bat gure pertsona eta mundutik, ditugun etsipen eta zapalketa guztietatik askatzen gaituen salbamenaren partaide egiten gara.